jueves, 26 de noviembre de 2009
Islandiari buruzko teoria eman genuenean liluratuta geratu nintzen daukan paisaiarekin, ez nekien horren zoragarria zenik. Bere natura egoera ezberdinetan izugarri aberatsa: bere sumendiekin, mendiekin berdeak nahiz elurtuak,kaskada izugarriak (etxebizitza bakoitza ia berea propioa izanik), piszina naturalak sumendi itzaliko ur beroaren ondorioz...etab. Azken batean sortutako paisai naturala inpaktua sortu zidan.
Bereziki gustatu zitzaidan basaltoaren eraketa, bere barne egitura ordenatuaren ondorioz solidifikatzean forma perfektu hauek sortzen dira. Gizakiarentzat harrigarria benetan, naturak berak sortutakoa da, espero denaren egitura organiko kurborik ez dago, gizakiak ez du sinisten natura hori sortzea eta pentsatzen du gizakiak natura manipulatu duela. Baina ez da horrela, benetan naturak sortu du eskura dituen elementuekin.
Nik behintzat txundituta geratu nintzen naturaren sorrera honekin eta nere proiektuarentzat argia ikusi nuen. Nire proiektuaren ideian espazio jarria sortu nahi nuen, organikoki desintegratzen dena, ura isuri eta expanditzen doala. Organikotasun hori ez nekien oso ondo nola sortu baina basaltoa ikustean konturatu nintzen ez zegoela zergatik naturaren forma organikoa kurboak eta desordenatuak egin behar, egitura antolatu batez ere natura irudikatu nezakeela.
Gainera konbentuko egiturarekin erlazionatzeko nire museoa ingrabitate sentsazi hori sotu nahi nuen ere, hegan egongo balitz bezala.
Hori ere basaltoaren ideiarekin lortu ahal izango nuke baina eskala handiago erabiliz. Pixkat ulertzeko oineko bozeto hauekin hobe uler daiteke.Basaltoaren pieza bakoitza gela bat izango litzateke, konektatuak daudenak.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario