jueves, 29 de abril de 2010

jueves, 22 de abril de 2010

ideiak









IKUS ENTZUNEKO ARTEA

· 3 gune: erabilera ezberdineko espazioak baina baldintza komunekin

- GAZTEETAKO KONTSULATUA + GUNE KOMERTZIALA + ETXEBIZITZA + GUZTIEN ESPAZIO PUBLIKO

- KAFE ANTZOKI ERAIKINA + KAFE ANTZOKI KANPO ALDEA (ESZENATOKIA…) + ERAIKIN HIBRIDOA (komertzio, residentziala, jatetxe…) + BERE ESPAZIO PUBLIKO

- ARTE ESKOLA + APARTAMENTU-GUNE KOMUNEKIN+ ESPAZIO PUBLIKO ELKARBANATUA

· Eremu guztien baldintzak:

- barruan gertatzen dena kanpora atera: barrua + kanpoa elkarrekintza (1)

- kanpoan egonik eraikinean sartu gabe barruan dagoena ikustea edo parte hartzea, bakarrik gertutik pasatuz integratua egon (2)

- kalean ez ezik goiko puntuetan espazio publikoa egotea, publikotasuna altuerara eramanez (3)

- hutsa-betea –rekin jolastu elkarrekintza espazioa horiek sortzeko,gure proposamenaren islada bihurtuz (4)

- bolumenetan pieza geometrikoak erabili, organikotasuna jendearen ibildidean datza, leku batetik besterako bidea (5)

Gune guztien artean ibilbide sinboliko bat gauzatu nahi da, Logroñorako sarreratik hasita Alde zaharraren barne. Alde zaharraren konpaktasun ideia horrekin hasita desitxuratzen joango gara erdialdean egongo den “basora” heldu arte. Forman hori nabaritzea nahi dugu, beraz Alde zaharraren sarreran bolumen mazizoagoak egongo dira ( gazteen kontsulatua) eta parke askerako bidean forma irekiagotan bihurtuz ( kafe antzokia zerbait eta arte eskola gehiago), bolumen mazizoen hausketa, hain zuzen ere.

GAZTEENTZAKO KONTSULATU

Gazteeei bereziki zuzendutako espazio honetan gazteei gustoko duten gaietaz ari da eta ekintza ezberdinak egiteko aukera ematen du. Informazio gunea badago gazteek duten zalantzak argitzeko edota gai interesgarriei buruz gehiago ezagutzeko. Informazio hau liburu-aldizkarien bidez jaso dezakete, baina ez hori bakarrik, hitzaldia antolatzeko aukera ere badago, eta modu pribatuago batean nahi izatekotan orientatzaileak dauden bulegoak ere. hau guztia gazteen beharrak asetzeko heburuarekin. Tailerrak ere antolatu daitezke artearekin lotuta edo gazteek interesa duten beste gaiekin. Lasai egoteko aukera egongo da espazio berezi bat eta honekin batera elkartze puntu batean bihurtu, bat-bateko elkarrizketa komunak suertatuz. Jendea sartu-irtetea aurreikusten da, horregatik leku nahiko irekia izango da, leku publiko bat eraikin baten barruan.

Honen ondorioz, funtzio hauek gertatu ahal izateko espazio hauek behar ditugu:

· HARRERA-INFORMAZIO GUNEA 60m2

· BULEGOAK (ORIENTAZIOA,KUDEAKETA) 60m2

· TAILERRAK 60m2

· PROIEKZIO GUNEA 60m2

· ATSEDEN GUNEA ( BARRUA-KANPOAN) 100m2

· ESTALKI ERABILGARRI BERDEA 100m2

· KOMUNIKAZIOAK ETA KOMUNAK 14m2

· TERRAZA BERDEAK

GUNE KOMERTZIALA

Eremuaren perimetroan kokatuak funtzio ezberdinak izango dutenak: dendak, kafetegiak… Guztiak eremu itxia izango dute baina irekitzeko aukerarekin, honen ondorioz, kalera ateratzeko aukera badago kanpoaldearekin erlazio estua izateko nahian. (40-50 m2 inguru)

KAFE ANTZOKIA

Arteak lekua izango duen eguneroko espazioa, artistak ez diren pertsonentzat bereziki artea gerturatzeko. Jendeak poteak hartzen dauden bitartean musika biziaz gozatu dezakete edota pintura erakusketa mirestu. Kasu bereziagotan behabada, antzerkiak antolatu daitezke baita dantza erakusketak ere. Baina espektakulua eskeiniko dutenak ez dira artistak bakarrik izango, kaleko jendea ere erakutsi dezake bere artelana, edo lehiaketak antolatu hainbat jende elkartu daitezen bere baliabideak erakusteko. Beraz, kafe antzokian eszenatokia leku oso garrantzitsua da, erakusketa tokia da eta, horregatik leku berezia behar du ahal den eta leku gehienetatik ikusi ahal izateko. Eszenatoki bakarra ez da egongo, 2 egongo dira: bata eraikin barruan eta bestea kanpoaldean. Kanpoko aldean gune publiko berezi bat egongo da kafe antzokiaren eginkizuna izango duena gehien bat baina azken batean espazio publiko bat izango dena. Honen bidez eraikinaren eginkizuna kanpora aterako dugu, kalearekin erlazio estuagoa izateko ta jendea erakartzeko.

· ESZENATOKIA (barrualdean)

· ESZENATOKIA (kanpoaldean) + GUNE PUBLIKO BEREZIA

· BARRA ( barruan zein kanpoan)

· MAHAI GUNEA (normala)

· SOFA GUNEA (lasaia)

· ESPAZIO LIBREA (dantzatzeko…)

· KOMUNIKAZIOAK ETA KOMUNAK

· BILTEGI edo BACKSTAGE

· BULEGO

ERAIKIN HIBRIDOA

Kafe antzokiarekin batera eraikin honek kale nagusi bat eratzen dute, alde zaharreko ardatz bati jarraipena emanez. Eraikin honetan funtzio ezberdinak nahastu nahi ditugu zerbitzua emateko alde zaharrari. Komertzioa, hotela, jatetxea (kafe antzokiaren kutsua izanik) eta espazio publikoak nahastuko dira eraikin honetan. Gune publikoak eraikinaren beheko aldean kokatuko dira eta azken solairuan. Behe oineko espazio publikoa urbanoagoa izango da eta eraikinaren oinaz aparte ondoko gune bat bereganatuko du espazioa osoa eratzeko. Goiko gune publikoa naturalago izango da, landareria eta berdeguneaz gehien bat osatua. Beste funtzioak eraikinan zehar sakabanatuak egongo dira.

APARTAMENDU GUNE KOMUNEKIN

Bizitzeko espazio ezberdin bat planteatzen da gune honetan; denboraldi laburrerako, tenporalak… Horregatik etxebizitza osoak ez dira ia planteatzen apartamendu gune honetan. Jendearen eguneroko elkarrekintza sustatu nahi da, jendea erlazionatu dezan eguneroko eginkizunak egiteko. Beraz apartamendu txikiak planteatzen ditugu gehien bat, funtzio batzuk gabe espazio komun batean egin dezaten. Esaterako, logela eta bainugela duten apartamenduak egongo dira eta jateko sukalde-jangela gune handia egongo da, arropa garbitzeko beste gune bat, erlaxatzeko gune handia… Apartamendu batzuk minimo izango dute, eta hauek eredutzat hartuz beste hainbat gauza gehituko zaie: batzuk sukaldea izango dute, beste batzuk espazio handi bat ( lan espazio izan dezan, edota piano gela)… Beraz apartemendu tipo ezberdinak egongo dira pertsonen beharren arabera egokitzeko. Arte eskola ondoan egonik ikasle asko hemen biziko direla aurreikusten da eta zerbitzua emateko behar diren espazioak planteatuko dira. Bizitzeko modua birplanteatzea da etxebizitza hauen helburua, bizimodu ohikoenetik aldenduz.



ARTE ESKOLA

Arte guztiak batzen dituen ikasteko espazioa: pintura,eskultura,dantza,argazkigintza,musika… guztiak batu egingo dira espazio berdin batean. Jende kopuru handiarentzat ez bada ere zerbitzu anitzak eskeiniko die eskolan ikasten dutenentzat, baita ikasten ez dutenetzat ere. Teoria espazioak egongo dira irakasleak irakasteko eta gero praktikarako espazio ezberdinak ere planteatuko dira. Espazio handiak eta askeak behar dira jarduera batzuetarako eta beste batzuk txikiak eta soinutik eta argitik babestuak. Espazio oso dinamikoa izateko nahia dago muga fisiko handirik egon gabe eta kanpoaldearekin erlazioa handia sortuz, kalearekin zuzenenean edo patioen eta terrazen bidez.

· ESZENATOKIA 300m2

· TEORIA GELAK 180m2

· TAILER HANDIAK 400m2

· LIBURUTEGI 150 m2

· ISOLAMENDU GELA HANDIA 100 m2

· ENSAYO GELA 200 m2

· BANAKAKO KABINAK (GUZTIRA) 180 m2

· BULEGOAK 90 m2

· JANTOKI-KAFETEGI-RELAX GUNEA 400 m2

· GELA HANDIAK+PRODUKZIO GELA 60 m2

· HARRERA 100 m2

· ORDENAGAILU GELA 60 m2

· KOPISTEGIA 20 m2

· ALDAGELAK 120 m2

· KOMUNAK + KOMUNIKAZIOA + INSTALAZIOAK