jueves, 1 de octubre de 2009

Proiektuak ikasgaia eskolako garrantzitsuena dela uste dut, errealitatearekin bat gehien datorrena delako eta beraz, etorkizunean egingo dugunarekin antz gehiago dauka. Horren ondorioz, proiektuekin bereziki saiatzen gara gure estiloa definitzen, sortzen, garatzen... Argi dago emaitza pertsona bakoitzean datzala, bakoitzak egiten duenaren jabe da, baina irakaslearen eragina nabaria da. Irakasleak gauza berriak erakusten digu, gure ideiak zuzentzen...azken batean, laguntzen eta bideratzen etorkizunean gure kabuz proiektu onak egiteko.
Teoriako edukiak abstraktoak izaten dira ideia edo kontseptuak azaltzeko, baina teknikoak ere izan behar dira. Hau da, elementu (eraikin tipo edo) zehatzen azalpenak mesedegarrriak dira, askotan nahiz ideia potentea izan nola funtzionatzen duen elementu batek ez badakigu ezin izango dugu proiektu ona egin.
Honekin batera badakigu arkitekto on eta ezagunen lanak ikasi behar ditugula, baina askotan faltan botatzen da gertuado dugun arkitektura. Donosian edo Euskal Herrian egiten diren proiektuan edo eraikin berriak ikustea atsegin da eta egin behar dugunarekin gehiago lagundu dezake, munduko beste puntan egiten dutenarekin baino.
Beste aldetik, zuzenketei dagokionez,beldurra galtzea gustatuko litzaidake zuzenketa publikoak egiterakoan, eroso sentitzea. Horregatik, aldez aurretik (eta ondoren ere) bakarkako zuzenketak egokiak dira, pentsatzen duzun guztia erakusteko eta bideratuta sentitzeko, indarra hartzeko jendearen aurrean aurkezteko.
Azken batean barruan daukaguna ateratzea dugu helburu, ikasten duguna eta dakiguna praktikan jartzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario